Laguntza - Harremanetarako
Ibilbideak egiteko zenbait gomendio:
- Hautatu ibilbidea: Nabigatu orrian barrena, ibilbideak konparatuz, eta aukeratu gure ezaugarri eta nahietara ondoen egokitzen den ibilbidea.
- Jaitsi artxiboak, egin nahi den ibilbide mota kontuan izanik: Horietan, komeni da inprimatzea ibilbidea pausuz pausu esplikatzen duen PDFa. Inportantea da jakitea ibilbideak ez daudela seinaleztatuta, baina gehienak bat datoz lehendik Ataunen dauden GR, PR eta seinaleekin. Nolanahi ere, PDF-n izango ditugu ibilbidearen inguruko argibide guztiak; non aparkatu, atseden hartu edo ura edan ere adieraziko zaigu.
- Ibilbide mitologikoak (4): PDA edo MP3 + PDF
- Ibilbide arinak dira, kondaira mitologikoei buruzko bideoak entzuteko eta ikusteko geldiuneekin. Oso inportantea da PDFa eramatea, non geratu behar dugun zehatz-mehatz jakiteko, kondaira bakoitza entzuteko. Dena den, PDF-aren edukia PDA-n ere badago.
- Ikus-entzunezkoa PDA eta MP3 aparatuentzat prestatuta badago ere, litekeena daaudioa edo audioa/bideoa erabil dezaketen beste aparatu batzuetan ere funtzionatzea.
- Oinezko ibilbideak (12): GPS + PDF
- BTT ibilbideak(3): GPS bakarrik (komeni da, baita ere, PDF-a)
- Nola iritsi: Kontsultatu ibilbidearen fitxan nola iritsi hasierara. Horretarako, GoogleMaps estekan sakatu eta gure herria sartu baino ez dugu egin behar.
- Non jan eta/edo lo egin: Joan zerbitzuak orrira, mahaia eta/edo ostatua erreserbatzeko.
Deskargak:
- PDF: Inprimatu bi alderdietatik eta tolestu 3 zatitan.
- PDA: Jaitsi ordenagailura eta pasatu artxiboak gure aparatura, ActiveSync bidez. Ez aldatu lekuz artxiboak. Artxiboek 5-12 Mb bitartean okupatzen dute eta, espazio arazorik ez izateko, komeni da memoriaren txartelean gordetzea.
- MP3: Jaitsi zuzenean audioa MP3-ra. Ezinbestekoa da PDF-a eramatea, jakiteko noiz eta non entzun behar dugun audioa.
- GPS: Jaitsi track artxiboak (.plt) eta waypoint artxiboak (.wpt) ordenagailura (.gpx formatuan ere badaude) eta ireki OziExplorer edo CompeGPS erabiliz, eta, GPS-a ordenagiluari konektatu ostean, jaitsi aparatura.