Mitologia Ataunen atalera itzuli


Eguzkilore

Mitologia guneak eta kondairak

28. Gaueko

Gune mitologikoa: Askaata

Garai batean ardazle sail handi bat biltzen omen zen Lauspeltz baserrian gauero-gauero. Gau batean, bertako neskak “Baietz Iturriotz aldeko mendian dagoen iturritik ura ekarri ” eta “ezetz” eginez tematu omen ziren, eta apustua egin ere bai. Honela bada, hartu errada (ontzi mota bat) eta iturrira abiatu omen zen nesketako bat, besteak Lauspeltz atarian ilargipean zirela.

Tarteka, “Non haiz?” - deiadar egiten omen zioten, eta hark “Halako tokitan” - erantzuten omen ziren. Baina, bat-batean, erantzunak amaitu egin ziren.

Halako batean, Lauspeltzeko atarian haize bolada bat iritsi eta norbaitek esan omen zuen:

Gaua gauekorentzat, eta eguna egunekoentzat.

Ez omen zen neska hartaz ezer jakin. (Gaueko)