ONDAREA

Ondare naturala

Aralar Parke Naturala

Orografia menditsua duen udalerri zabala da Ataun. Bere ondare naturalaren garrantzia dela eta, Ataungo 58,4 km2-ko hedadura osoaren %75a Aralar Parke Naturalaren barruan kokatzen da eta Natura 2000 Sarearen Kontserbazio Bereziko Eremu gisa izendatuta dago. Ataungo udalerriaren orografia aberatsak, ezaugarri ezberdinetako habitat anitzak egotea ahalbidetzen du eta hau bioaniztasunaren aberastasunean islatzen da. Horregatik, Ataunen interes […]

Ataungo Domoa

Ataungo Domoa geologiaren ikuspegitik inguruan dagoen egiturarik bitxienetakoa da. Orain dela milioika urte asko itsaspean material ezberdinak metatzearen ondorioz, arroka buztintsuen artean kare harriak pilatu ziren. Iberiar plakak Europar plakarekin talka egin zuenean, material guzti hauek deformatzen eta kanporatzen hasi ziren. Ataungo Domoaren kasuan, bi tolesen arteko interferentzia bat gertatu zen, arrokak kupula eran deformatuz. […]

Flora eta fauna

Ugariak dira kontrastez beteriko erliebe malkartsu honetan aurkitu daitezken fauna eta flora espezieak. Landarediari dagokionez, pagadiak dira Ataunen hedapen handiena duten basoak. Hauek Domoaren zenbait eremutan, Marumendi inguruan eta Lizarrustitik Aitxu mendira doan bizkarrean hedatuz, udalerriaren %36 estaltzen dute. Baso hauetan pagoa (Fagus sylvatica) gailentzen bada ere, haginak (Taxus baccata) eta gorostiak (Ilex aquifolium) ere […]

Paisaia

Ia 60 km2-ko hedadura eta orografia oso aberatsa izateaz gain, balio paisajistiko handiko guneak daude. Ataungo udalerria 180 metro eta ia 1.000 metro arteko altitude artean hedatzen denez, goi-mendiko eremuak nahiz landa eremuko paisaia konbinatzen dira oso distantzia mugatuan. Baso eremu zabalak bat egiten dute larre eta belardiekin, baita guzti hauek josten dituzten ibai eta […]

Ura

Ataunen jaio eta Beasainen Oria errekara urak isurtzen dituen Agauntza ibaiak Ataun aldenik alde zeharkatzen du. Ibai hau Lizarrusti inguruan jaio eta Ataungo lurretan egiten dituen hamabost kilometro inguruan zehar, hainbat eta hainbat erreka eta errekastotako urak biltzen ditu. Urari dagokionez, Ataungo Domoko akuiferoen garrantziaz gain, Aralarko beste gune batzuetako akuiferoak aipatzea beharrezkoa da. Izan […]

To top